viernes, 28 de mayo de 2010

LECTURA RECOMENDADA - IRAKURMEN GOMENDATUA


“Aulki bat elurretan”

Autor/Egilea: Uxue Alberdi
Editorial/Argitaletxea: Elkar
Año/Urtea: 2007

Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak... Eta eskale zarpai-lak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Suedia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin liburu bat egiteko.Kanpoko paisaiaren gainetik barne paisaia nagusitzen da ordea: ez zaigu esaten elurra ari ote duen espaloien gainean, ez zaigu axola ere, baina bai elurra ari duela bihotz barneetan, maluten dotorezia guztiarekin, baita zuritasun horren hustasun lazgarriarekin ere. Alde horretatik, suediarrez ez baizik nonahiko gizon-emakumeez ari da egilea, idazkera eder, airos eta iradokitzaile batez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario